‘Tu Plato Favorito’ saioa datorren ostegunean estreinatuko da ETB-2n

Esperemos que pongan algo más en el plato…

ETB-2k ‘Tu Plato Favorito’ saio berria estreinatuko du datorren ostegunean, uztailaren 5ean. Africa Baetak aurkeztuko duen tarte honetan 21 pertsona ezagunek parte hartuko dute. Bakoitzak bere euskal gastronomiaren platerik gogokoena aurkeztuko du.

Gromaz ekoiztetxearen eskutik, ‘Tu Vista de Euskal Herria’ saio arrakastatsuaren lantalde berdinak egingo du ‘Tu Plato Favorito’. Lehen Euskal Herriko toki ezberdinak erakutsi zituzten; orain, berriz, euskal gastronomiaren jakien artean, gustukoen dutena azaldu eta defendatuko dute kameren aurrean.

Emankizun bakoitzean, hiru parte-hartzailek plater bana aurkeztuko dute, eta ikusleek saioko onena hautatu beharko dute. Zuzenean egingo den final handian jakingo da irabazlea, eta ikusleek botoa eman ahal izango dute, SMS mezua bidaliz edo eitb.com webgunearen bitartez.

Pertsonaia bakoitzak platera prestatzeko leku berezi bat aukeratuko du. Izan ere, tokiak eta jakiak harreman estua izango dute euren artean. Partaide bakoitzak plateraren inguruko hainbat bitxikeria eta horren gustukoa izateko dituen arrazoiak azalduko ditu. Ondoren, jatetxe batera joango dira eta sukaldariak nola prestatu behar den azalduko du.

Pertsonaia ezagunak eta jakirik gogokoenak

Zazpi programa eta finala izango dira ikusgai; 21 pertsona eta plater, guztira. Horien artean, Juan Bas idazleak barraskiloak proposatuko ditu, Bizkaiko erara prestatuta; Iñaki Perurenak, aldiz, plantxan eginiko txuleta, Leitzako txoko batean; Jose Luis Kortak parrillan eginiko bisiguaren alde egingo du; Edurne Pasabanek, Tolosako indabak; Ismael Urzaizek, zainzuriz, alkatxofaz, ilarrez eta babaz eginiko plater nafar tipikoa; Felix Linaresek, bakailaoa pil-pil erara, eta Estibaliz Ruiz de Azuak patata tortilla.

‘Tu Plato Favorito’ saioan agertuko dira baita ere Barbara Goenaga, Maribel Salas eta Nerea Garmendia aktoreak, Patricia Gaztañaga eta Antton Urrosolo aurkezleak, Sebastien Gonzalez pilotaria, Virginia Berasategi triatleta, Mikel Urdangarin abeslaria, Kirmen Uribe idazlea, Martin Fiz atleta, Mikel Goñi pilotari ohia, Eunate Agirre Munduko bodyboard txapelduna eta David Seco ‘El Conquisatdor del Fin del Mundo’ saioaren azkeneko garailea.

Saio bakoitzetik plater bat aterako da garaile eta finalean, ikus-entzuleek zazpi onenen artean aukeratu beharko dute.

Leave a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *